GURE PROBA

2487 preso gartzelaratuak, 793k ihes egitea lortu zuten

Hirutik bat baino ez zen ausartu mendian sartzen

Hiruk, edo baliteke lauk, baino etzuten muga zapaldu

267k bizia galdu zuen bidean

Iruña aiparraldean, hiriari babesa emanez, aurkitzen da Ezkaba mendia. Tontorrean kokaturik dago San Cristobal gotorlekua. Bertan jazo zen (historia garaikidearen arorik gatazkatsuenetako batean), Europan ezagutzen den inoizko ihesaldirik handiena.

GR 225 ibilbidea beraz, Gerra zibilean espetxeraturik zeuden presoek, bere askatasunera, baso itxietan barna egindako bidea da.

Askatasun grina honek, kontaezinezko irmotasun eta abilezia adibideak utzi zituen. Azken bi hauek,gaur egun ezagutzen diren Trail Running-aren esentzia ere badira.

NORTZUK GARA

“Mila gudutan zaildutako KIROLARIZ OSATURIKO KLUBA gara. Kirol ekitaldien antolakuntzan ESPEZIALIZATURIKO HAINBAT ENPRESEkin lankidetzan, kirol arloaz haratago, izaera kultural eta turistikoa duten dimentsio handiko kirol ekitaldien antolakuntzan erreferenteak gara.

ZER EGITEN DUGU?

Cicloturistapamplona.com: 1500 partehartzaile

laindurain.com: 2000 partehartzaile

Laconquistadelcastillo.com: 500 partehartzaile

Lasmurallasdepamplona.com: 4500 partehartzaile

vueltanavarra.com: 8 txirrindulariko 20 talde. 3 etapa

LA FUGA TRAIL

ZERGATIK LA FUGA TRAIL?

1938an EZKABAKO IHESean gertatu zenaren simulakro bat baino ez den arren, gertakari honetan oinarritzea gustoko dugu.

Paisaiak ikusgarriak badira ere, LA FUGA TRAIL-en esentzia norberaren barnean dago. GR 225a igarotzea historiara hurbiltzea da. Belateko bide erromanikoak zapaldu eta bertatik visigodoak, francoak, mudejareak edo vikingoak pasa zirela jakitea bezalakoa da. Edo Oliteko Gazteluan, Nafarroako erregeek ostatu hartu zuten lekuan, bertako harritzarrak ukitzea bezalakoa. Edo Normandiako Omaha hondartzako eskukada bat are hartu eta egun hartako ezin egona sentitzea bezalakoa.

Beraz, Ezkaba eta Urepel bereizten dituzten 53 kilometrook egiten dituenak, bidexka hauen jatorria jakin beharko luke, benetan, lasterketa honen esentzia dastatzeko.

Bijoaz hurrengo hausnarketa hauek, berdingabeko esperientzia honetaz gozatu ahal izateko:

“Baloratu itzazu zure trailerako oinetako bereziak, beraien oinetakoak espartinak ziren.”

“Senti eta baloratu ezazu zure motxilak, urak, janariak, zirak… ematen dizuten segurtasuna. 300 gizaseme haiek ezer gabe ateraziren  ezezagunerantz”.

“Gozatu azken kilometroak merezi duten modura. Askoren ametsak helmugara irestear zeudela zapuztu zituzten”.

“Isiltasunak inguratzen zaituen bide zatietan, edo atzetik beste korrikalariak harrapatzera zoazenean, hausnar ezazu, kupida gabe atzetik zetozenenean zer senti zezaketen”.

Historia entzun, usaindu edo ikusteak gaur garena ulertarazten lagundu behar digu. Iraganeko gertakizunen emaitza.

Ondorioz, LA FUGA TRAIL bere jatorrizko kontextuan dastatzeak, mendi lasterketa batek eskeini dezakeenaz haratago, beste dimetsio bat ematen dio lasterketari. Kirol jarduera eta gaur pertsona gisa garenaren arteko erlazioa

DATE PRISA! No te quedes sin tu dorsal…

OHIKO GALDERAK

Zein egunetan izango da lasterketa?

La FUGA TRAIL  2018ko apirilaren 21ean jokatuko da.

Zer egin behar dut izen-emateko?

Web orrialdeko izen-emate atalera joan eta bertan izena eman nahi duzun aukera aukeratuz. Izen ematea internez bidez egin daiteke soilik.

Izen-ematean izen aldaketa onartzen da?

Ez da dortsalean izen aldaketarik onartuko. Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, jo araudiko “itzulketa politika” atalera.

Nola irits naiteke irteerara?

Irteera San Cristobal-ko gotorlekuan izango da. Bertara heltzeko, Artikako igerilekuetako parkineti autobusak irtengo dira.

e el cambio de titular del dorsal. Para más información, acudir al reglamento en la sección de Política de Devoluciones.

Nola itzuli naiteke autoa dudan lekura?

Antolakuntzak autobusak jarriko ditu Urepeletik Artikako parkinera. Izen ematea egiterakoan zehaztu beharko da zerbitzu hau kontratatu nahi den ala ez.

 

Una vez en el avituallamiento, el corredor comunicará su voluntad de abandonar la prueba al responsable del avituallamiento (identificado con un chaleco fluorescente), para que éste le anule el dorsal y le identifique como retirado. (para el resto de circunstancias de abandono, consultar reglamento).

e el cambio de titular del dorsal. Para más información, acudir al reglamento en la sección de Política de Devoluciones.

Non aparkatu dezaket autoa Iruñan?

Operazio logistiko guztien zentrua Artikako igerilekuetako parkinean egongo da

 

Una vez en el avituallamiento, el corredor comunicará su voluntad de abandonar la prueba al responsable del avituallamiento (identificado con un chaleco fluorescente), para que éste le anule el dorsal y le identifique como retirado. (para el resto de circunstancias de abandono, consultar reglamento).

e el cambio de titular del dorsal. Para más información, acudir al reglamento en la sección de Política de Devoluciones.

Zein ordutegi izango dute autobusek?

6:00 Urepel – Artika

7:15-  Artika – San Cristobal

7:30- Artika – Fuerte San Cristobal

7:45 – Artika –San Cristobal

14:30 –Urepel –Artika

15:30 –Urepel –Artika

16:30 –Urepel –Artika

17:30 –Urepel –Artika

18:30 –Urepel –Artika

19:30 –Urepel –Artika

20:30 –Urepel –Artika

Noiz hasi eta noiz bukatzen da izen emate epea?

Urriaren 20ean hasi eta 2018ko apirilaren 15ean bukatuko da.

Parte hartu ahal dezaket federaturik egon gabe?

Bai. Antolakuntzak egun horretarako asegurua kontratatzeko aukera eskeintzen dizu. Zerbitzu honek 5 euroko gainkostua dauka. Inork ezingo du parte hartu asegururik gabe.

Nola jakin dezaket izen emanda nagoen ala ez?

Behin izen ematea egin duzularik, ziurtagiri bat jasoko duzu izen-emate zenbakiarekin. Ez baduzu jasotzen, jar zaitez gurekin harremanetan info@lafugatrail.com helbidearen bitartez.

Non jaso dezaket opari poltsa?

Opari poltsa jasotzeko ezinbestekoa da ordainagiria eramatea. Antolakuntzak, dossier baten bitartez jakinaraziko du non jaso daitezkeen dortsala eta opari poltsa.

Kontsigna zerbitzurik egongo al da?

La organización dispone de servicio de consigna dentro de las instalaciones preparadas para ello en el centro de operaciones de las piscinas de Artika y se puede entregar bien en meta o en salida.

OBLIGATORIO:

Reserva alimenticia

Reserva líquida mínimo 1 litro

Cortavientos o chaqueta impermeable

Teléfono móvil

Vaso o recipiente para los avituallamientos

(La organización en función de la meteorología podrá añadir o quitar material de esta lista.

Se realizará control de material antes de la salida, las personas que no lleven el material exigido no podrán tomar la salida). Se recomienda calzado para barro

Si deseas darte de baja por un motivo ajeno a causas médicas, lo podrás hacer hasta el 21 de marzo, aunque asumiendo retenciones de la inscripción que pagaste según la fecha en la que lo solicites:

70%  del total si lo solicitas antes del 31 diciembre 60,

50%  del total hasta el 31 febrero

30%  del total hasta el 21 de marzo.

Zeintzu dira anoa postu eta atseden guneak?

lekuar km

ANOA POSTU MOTA

OLABE 13.5

Likidoa eta solidoa

SAIGOTS 27

Lkidoa, solidoa eta atseden gunea

LINTZOAIN 34

Likidoa eta solidoa

SOROGAIN 42

Likidoa eta solidoa

UREPEL 53

Likidoa, solidoa, atseden gunea eta errehabilitazio puntua

Zein da irteerako ordua?

Lasterketa goizeko 8:30etan hasiko da. Parte hartzaile bakoitzak izango du irteerara eramango duen autobusaren ordutegiaren berri.

Zer gertatzen da, izena eman eta ezin badut parte hartu lesioa dela medio edo beste edozein arrazoiengatik?

Izen ematearen kopuru osoa arrazoi medikuak medio bakarrik itzuliko da. Osasun arazoengatik ezinezko bazaizu parte hartzea, apirilaren 10ª baino lehen jakinarazi behar duzu. Horretarako medikuaren informe originala honek sinatuta eta zigiluarekin bidali beharko dituzu email bidez.

Baja eman nahi baduzu, eta ez badago arrazoi medikurik, martxoaren 21a baino lehen jakinarazi behar duzu. Kasu honetan, izen ematearen kopuruaren zati bat baino ez zaizu itzuliko baja eskatu duzun epearen arabera:

Abenduaren 31a baino lehen %70

Otsailaren 31a baino lehen %50

Martxoaren 21a baino lehen %30

Beste pertsona batek jaso al dezake nere dortsala?

Bai. NAN-a (edo fotokopia ) edo ordainagiria aurkeztu behar da horretarako. Horietako bat aurkeztu ezean ez da dortsalik emango.

Ze gertatzen da frogan zehar erretiratuz gero?

Erretiratzeko guneak anoa postuak dira. Hortik kanpo ezin da inor erretiratu lesio edo zauriengatik ez bada. Kasu horretan, korrikalariak larrialdietako telefonora deitu beharko du eta dortsalaren zenbakia eman.

Anoa postu batera iristean, korrikalariak anoa postuko arduradunari (txaleko hori batekin) jakinaraziko dio lasterketa utzi nahi duela. Honek dortsala identifikatu, ezeztatu. (Gainontzeko erretiro aukeretarako araudia kontsultatu).

Dutxa zerbitzurik ba al dago bukaeran?

Dutxa zerbitzua hasierako operazio gunean egongo da, Artikako igerilekuetan.

Ibilbedea nola egongo da seinalizatuta?

Antolakuntzak bidexka, bidegurutze, puntu kilometriko eta abar markatuko ditu. Honez gain, ibilbidea GR ibilbideek ohi duten marka gorri eta txuriz markatuta egongo da.

Zein da gehienezko denbora?

Gehienezko denbora 11 ordukoa izango da.

Zein da derrigorrezko materiala?

Semiautosufizientziako froga bat da.

DERRIGORREZKOA:

Janari erreserba

Erreserba likidoa gutxienez litro 1

Zira haizebabesgarria edo iragangaitza

Telefono mugikorra

Anoa postuetarako edalontzia

(antolakuntzak, eguneko eguraldiaren arabaera material eskakizunak aldatu ditzake). a.

Irteera baino lehen materialaren kontrola gauzatuko da. Derrigorrezko materiala ez daramana ezingo da irten. Lokatzetarako oinetakok gomendagarriak dira.